Skip to main content

Errebeldeak Fest

Errebeldeak Fest Kirol Musika Inklusiboa

SEIGARREN EDIZIOA!

Larunbata, 2026eko Urriaren 3a

Hernani

BADATOR SEIGARREN EDIZIOA!

ERREBELDEAK FEST 2026
Kirol Musika Inklusiboa
Urriak 3, larunbata
Hernani

Ibon Casas itsuak zuzentzen duen Euskal Herriko lehen kirol 
eta musika jaialdi inklusiboak honako musika emanaldi hauek 
aurkezten ditu Atsegindegiko plazan:

Mar de fondo – Rosie’s In Hell – Hellmugan

 

Gure helburu nagusia da kirolaren eta musikaren bidez Irisgarritasunari eta Inklusioari ikusgarritasuna ematea. Ekitaldi hau doakoa da eta edonork har dezake parte, batez ere minusbaliotasunen bat duen edonork.

Gero eta Errebeldeagoak gara!

Informatzen jarraituko dugu…

OTROS OBJETIVOS

00
Days
:
00
Hours
:
00
Minutes
:
00
Seconds

Kirol eta musika indartsuaren egun paregabea izango da 2026eko urriaren
3n, larunbata, Hernanin.

ERREBELDEAK FEST Kirol Musika Inklusiboa, Euskal Herriko kirol eta musika jaialdi inklusibo bakarra da, rockero itsu batek zuzenduta. dameTVision Kultur Elkarteak hasieratik antolatutako ekitaldi honek seigarren edizioa du, adin guztientzako musika eta kirol jarduerak uztartzen dituen proposamen berri batekin.

Jaialdi honen beste inklusio adibide handia, bere edukiak gain, zuzentzen duen pertsona da. Ibón Casas rockero itsua, dameTVision Kultur Elkarteko presidentea, ERREBELDEAK FESTeko zuzendari nagusia da. Ez omen da ohikoa itsu diren eta/edo beste edozein ezgaitasun mota duten pertsona asko, hainbat kilometroko erradioan horrelako ekitaldiak zuzentzen.

ERREBELDEAK FEST Kirol Musika Inklusiboa ez da soilik aisialdi-ekitaldi bat, baizik eta inklusiorako plataforma garrantzitsu bat, kirolarekiko eta musikarekiko pasioak gaitasun guztietako pertsonak ospakizun eta errespetu giroan bat ditzakeela erakutsiz.

Etzazu galdu!

· KIROLA

17:30 - Ezkien plaza

Aizkolari eta harri-jasotzaile talde mistoen arteko erronka handia.

Arratsaldea herri kirol jarduera erakargarriekin hasiko da. Udane Ostolaza (Orio), Elene Ostolaza (Orio), Imanol Royo Lartain (Zarautz), Xabier Aranburu “Guzta” (Urrestila), “Joseba Ostolaza Harri eskolako” harri-jasotzaileak eta Laiene Pikabea (Hernani), Igoin Pikabea (Hernani), Suharri Rodríguez (Hernani), Oihana Fernández de Barrena (Heredia) aizkolari profesionalak arduratuko dira jarduera horiek egiteaz. Bi ordu inguruz, aipatutako kirolariek erakustaldi/desafio batzuk egingo dituzte euren kiroletan, banaka zein taldeka, eta binakako talde mistoen arteko desafioak izango dira nagusi (bi harrijasotzaile eta bi aizkolari bi harri-jasotzaileren eta bi aizkolariren aurka).

· ERREBELDEAK BLIND ROCK JAIALDIAREN KONTZERTU INKLUSIBOA

Arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera, Atsegindegi plaza izango da jaialdiaren epizentro musikala, intentsitate handiko kontzertu inklusiboarekin. Prestatu zuzeneko rock gau baterako, Hernani dardarka jarriko dutela agintzen duten hiru bandarekin.

20:30 - Atsegindegi Plaza

Mar de fondo

Kontzertua Galiziako rock talde honekin hasiko da, liderra eta abeslaria Jesus Suarez musikaria izanik, Retinosis Pigmentariak jota. Erretinosi pigmentarioa endekapenezko ikusmen-patologia oso larria da, eta, orain arte, pixkanaka eta ezinbestean, itsututa uzten ditu planetan gaixotasun hori duten pertsona guztiak. Jesus ONCEren Sustapen Artistikorako programaren parte da. “Mar de Fondo” taldeak errepertorioa eskainiko du. Errepertorioa taldearen obra ezberdinez osatuta egongo da, baita rock abesti ospetsuen bertsio batzuk ere.

22:00 - Atsegindegi Plaza

Rossie´s in hell

Festak AC/DCren tributu batekin jarraituko du, emakumez osatutako banda batek interpretatua. Madrilgo talde honek urteak daramatza ikusleei AC/DC mitikoen abesti mitikoekin gozarazten, doazen lekura doazela.

00:00 - Plaza de Atsegindegi

Hellmugan

Kontzertua Errenteriako Metal talde honen emanaldiarekin amaituko da. Euskarazko basakeria deskargatzen dute, beren bi kantari amorratuen, gitarren potentziaren, baxu zaratatsu baten eta bateria sendo baten bitartez.

ANTOLATZAILEAK

Logo Canexion

BABESLEAK

Logo Irizar
Logo Laboral Kutxa
Logo Orona Fundazioa
Logo Rock FM

LAGUNTZAILEAK

Logotipo Jauregi jatetxea
Logo Paula Arbide Photographer
Logo Ibon Casas